XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kulturaren demokratizazioaren arazoak kezkaturik, oinarrizko demokratizazioaren koadroaren barruan, beharrezkotzat jotzen dugu arreta berezia eskaintzea geure hezkuntzaren defizit kuantitatibo zein kualitatiboei.

Defizit hauek, benetan kezkagarriak, oztopo dira herriaren garapenerako eta mentalitate demokratikoa sortarazteko.

Haren askapenaren oldarra kontraesaten dute.

Eskol adinean dauden eskolarik gabeko haurrak gutxi gora-behera 4.000.000 dira eta 14 urtetik gorako alfabetatugabeak 16.000.000, geure hezkuntza desegokiarekin batera, berez mintzatzen diren zifrak.

Badira hamabost urte, helduen alfabetatze arloan esperientziak pilatzen gabiltzana, proletari zein azpiproletarietan, hiriko zein nekazal guneetan.

Harritu egiten gaitu hiriko biztanlegoaren hezkuntza-gurariak, haien kontzientziaren iragankortasunarekin zuzenki loturik dagoen gertakaria berau, eta aldi berean nekazal-biztanlegoaren nolabaiteko guraririk eza izateak, berauen kontzientzien iragangaiztasunarekin lotua, hain zuzen.

Uneoro dugu herriarengan konfidantza.

Ukatu egingo ditugu beti emanik dauden formulak.

Harekin batera aldatu behar dugula baieztatzen dugu, ez datuak eskaini soilik.

Metodoak, teknikak, komunikazio-prozesuak aztertzen ditugu.

Prozedurak gainditzen ditugu.